Xalak eta Ezkurrak eroso eta behartu gabe lortu dute finalean izateko txartela

29 / 07 / 2010 (Gara - Jon Leunda)

XALA-EZKURRA 40 IBARROLA-IRUJO 15

Ez zen ezusterik izan Baionako Masterreko lehen finalerdian, eta Xalak eta Ezkurrak lortu zuten datorren igandean, 11.00etatik aurrera, jokatuko den finalean izateko txartela. Xalak eta Ezkurrak oso eroso jokatu zuten, aurkariek ez baitzituzten inoiz estutu. Lekuinekoak saketik min handia egin zuen, 16 kintze asko dira, nahiz eta horietako batzuk itzultzeko modukoak izan ziren.

Izan ere, gakoa Irujorengan egon zen. Iberokoa zalantza izan zen azkeneko unera bitarte, eta nafarrak atzo ez zuen bere eguna izan. Garbi geratu zen trinketeko onenekin jokatzeko beste zerbait behar duela. Huts asko egin zituen, eta ezinean zebilela ikusi zen. Bere lagunak, Ibarrolak, ez zuen ia aukerarik izan, eta eduki zuenean ere ahul ikusi zen. Paxkal Ezkurrak, aldiz, oso eroso jokatu zuen partida osoa.

Gaur, 18.00etatik aurrera, jokatuko da bigarren finalerdia, eta bertan Waltari eta Ozafrain Gonzalezen eta Etxetoren aurka neurtuko dira. Lehen bikoa da faboritoa.

Más noticias RSS

09/09/2010 (Diario de Noticias)

"Frontón" regresa el sábado en "Nitro"


09/09/2010 (Diario La Rioja)

Barriola se perfila como el zaguero de Titín


09/09/2010 (El Correo)

Barriola, el rey del verano


09/09/2010 (Berria)

David Merino nabarmendu da Bermeon, sanmateoen bezperan


09/09/2010 (Gara)

Los zagueros destacaron en Bermeo


09/09/2010 (Aspepelota.com)

PRESENTACIÓN: Feria de San Mateo


09/09/2010 (Diario de Navarra)

San Mateo, fiel a la tradición


08/09/2010 (Gara)

Abel Barriola, mucho más allá de rachas y estadísticas


08/09/2010 (Deia)

Barriola, abonado al triunfo


08/09/2010 (Diario La Rioja)

Gorka firma tres ańos con Aspe